Koronabirusa

Loiuk 500 euroko laguntza emango die seme-alabak zaintzeko pertsona kontratatu behar duten familiei

a: josuandoni.eus 2020ko eka. 4a, 13:54

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, neurriak loiuztarrei lana eta familia uztartzen laguntzea du helburu, eta ekimenera udalekuetarako aurreikusita zeuden 50.000 euro bideratuko dira.  

Laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: Loiun 2020ko apirilaren 1a baino lehenagotik erroldatuta egotea, 14 urtetik beherako seme-alabak izatea eta lanean ibiltzea. Guraso bakarreko familia bada, eskatzaileak besteren konturako langilea izan behar du, eta lana modu presentzialean edo erdipresentzialean egin. Kasu horretan, jardunaldi osoko kontratua izan behar du, eta modu presentzialean gutxienez jardunaldi erdia egin; jardunaldi erdiko kontratua balitz, lana modu presentzialean egin beharko luke. Bestalde, guraso biko familien kasuan, haietako batek jardunaldi osoko kontratua izan behar du, eta besteak, jardunaldi erdikoa edo gehiagokoa. Gainera, gurasoetako bat autonomoa bada, besteak besteren konturako langilea izan behar du, eta jardunaldi osoko kontratua izan.

Eskaerak irailaren 15etik aurrera aurkeztu ahalko dira, eta familia bakoitzak gehienez 500 euro jasoko du. Seme-alabak zaintzeko pertsona denbora-tarte honetan kontratatu beharko da: 2020ko apirilaren 1etik urriaren 30era bitartean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).