Lauroetako sanmigelak ere bertan behera

a: Arbildua jai-batzordea, orain dela urte batzuk aterata 2020ko ira. 15a, 11:01

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, udalak eta Arbildua jai-batzordeak Lauroetako jaiak bertan behera uztea erabaki dute. “Espero dugu loiuztarrek erabakia ulertzea, baita arduratsuak izatea eta zuhurtasunez jokatzea ere. Ondo pentsatu ondoren, uste dugu ezin ditugula herritarren ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun- eta osasun-neurriak bermatu”, idatzi du. Udalak jai-batzordeak azken hilabeteetan egindako lana eskertu du eta animatu ditu datorren urteko jaiak antolatzen jarraitzera.