Marihuana-plantazio bat topatu dute Loiun

a: @ertzaintzaEJGV 2021ko mai. 10a, 10:47

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ostegun goizean marihuana-plantazio bat aurkitu zuten Loiuko industria-pabiloi batean, eta gizon bat atxilotu zuten droga-trafikoa leporatuta. Pabiloian mila landare baino gehiago topatu zituzten, eta beste substantzia sorgorgarri batzuk ere. Droga-trafikoaz gainera, argindarrarekin iruzurra egitea ere leporatu diote atxilotuari. Bestalde, pabiloiaren jabearen kontrako eginbideak ere hasi dira.