Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, Europako Ondarearen Jardunaldiekin egin du bat udalak eta txangoa antolatu du irailaren 18rako. Helburua da herriko bazterrak ezagutzea eta ibilaldia tren txu-txu batean egingo da. Ibilaldia amaituta, dastatzea eta kopaua egongo dira parte-hartzaileentzat. Hogeita hamar lagunentzako lekua egongo da eta izena ematea irailaren 17ra arte egin daiteke udal-liburutegian edo 944 531 951 telefono-zenbakira deituta. Bakarrik Loiun erroldatuek parte hartu ahalko dute ekintzan eta, gainera, adin nagusikoak izan beharko dute.