Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean adierazi duenez, Ainhoa Tubetek, Kultura eta Gazteria zinegotziak oso balantze positiboa egin du udan antolatutako ekintzei buruz. Gogora ekarri duenez, herritarrei lana eta familia uztartzen laguntzeko, ekintzak uztailean eta irailaren hasieran egin dira aurten. Gainera, ohiko ekintzez gainera, nobedade moduan bizikleta- eta futbol-campusak egon dira.