Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, joan den astean zabaldu zen berriro herriko jubilatuen etxea. Egoitza itxita izan da COVID-19ak sortutako pandemiaren eraginez, eta udalak itxiera baliatu zuen egoitza erabat berritzeko. Diseinu berria jubilatuek eurek aukeratu dute, eta, Begoñaren hitzetan, “egoitza zabala, berriztatua eta erosoa da”. Bestalde, tabernaren kudeaketa ere esleitu du udalak eta, hortaz, lantalde berria dago bertan.