Gabonetako argien lehiaketa Loiun

a: Foto de Jimmy Chan (Pexels) 2021ko aza. 9a, 13:13

Loiuko Udalak Gabonetako argien lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean azaldu duenez, “helburua da herritar guztien artean Loiu argiztatzea eta koloreztatzea, eta Gabonetako apainketaren bidez loiuztar guztiak modu sinbolikoan elkartzea”.

Lehiaketan 18 urtetik gorako herritar guztiek hartu ahalko dute parte, dendek, tabernek eta jatetxeek. Parte-hartzaile bakoitzak bakarrik argiztatze bat aurkeztu ahalko du. Izena ematea azaroaren 15etik 26ra bitartean egin ahalko da udaletxean (08:30-13:30), liburutegian (16:30-21:00) eta Larrondoko frontoian. Bestalde, lehiaketa abenduaren 1ean hasiko da, eta urtarrilaren 6an amaitu. Epaimahaia dekorazioko eta arte ederretako adituek osatuko dute eta, erabakia hartzeko orduan, besteak beste, hauek hartuko dituzte kontuan: argiztapen egokia, led argiak eta originaltasuna.

Hiru kategoria egongo dira: etxebizitzak, etxeak edo txaletak eta dendak eta ostalaritza. Kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira: 250 euro, 200 euro eta 150 euro. “Argiak 18:00etatik 24:00etara piztu beharko dira, baina 22:00etan amatatu ahalko dira energia aurrezteko”, jaso da lehiaketaren oinarrietan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).