Loiu-Bilbao autobusaren maiztasuna handitu da asteburuetan eta jaiegunetan

a. josuandoni.eus 2021eko abenduaren 9a

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, hainbat bilera egin dituzte Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Loiu-Bilbao autobus-linearen maiztasuna handitzeko eskatzeko. Azkenean, “Foru Aldundiak jaiegun eta asteburuetako maiztasuna hobetzea onartu zen”, idatzi du. Hortaz, loiuztarrek bi orduero izaten zuten autobusa lehen asteburuetan eta jaiegunetan; hemendik aurrera orduero izango dute.