Loiuko gaztelekua erabat berritu dute eta, Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinatazi duenez, hura zapatuan, abenduak 18, inauguratuko dute. Inaugurazio-ekitaldia 18:00etan izango da eta alegiazko errealitate birtualaren simulagailuak izango dira. Gaztelekua 10 urtetik 18ra urteko gazteentzat da eta barikutik domekara egongo da zabalik, 16:30etik 20:30era.