Begoñak idatzi duen moduan, Txiki-Txoko-Parkean atondu dira, besteak beste, jolasak, txirristak eta bolen pista. Gainera, ludoteka moduan ere erabili ahalko da. “Lekua ez zen erabiltzen eta helburua da hari bultzada berria ematea. Bestalde, familiek eta koadrilek inoiz kalean edo aterpean ospatu dituzte urtebetetzeak eta orain horiek ospatzeko lekua izango dute”. Era berean, eta Begoñaren hitzetan, Txiki-Txoko-Parkaren eskaintzari gehituko zaizkio udaletxe ondoko landetan egiten dabiltzan aisialdirako guneak: ur-jolasak, tirolina eta Erdi Aroko gaztelua, batzuk aipatzearren.