Haritzak landatu dituzte Loiun, COVID-19aren eraginez hildakoei omenaldia egiteko

a: josuandoni.eus 2022ko ots. 28a, 09:36

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, joan den barikuan, otsailak 25, udal-ordezkariak eta herriko bost ikastetxeetako ikasleak abere-azoka zaharraren ondoan batu ziren, eta bertan haritzak landatu zituzten, COVID-19aren eraginez hildako pertsonen oroimenez. Adierazpenak ere irakurri zituzten. “Omenaldi honek ezin du konpondu heriotza horiek eragin duten mina, baina justizia egin diezaieke haien bizitzari, gure gizarteari egindako ekarpenari eta haien oroimenari”, idatzi du Begoñak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).