Argazki lehiaketa, Loiuk Martxoaren 8rako antolatutako ekintzen artean

Aikor aldizkaria 2022ko mar. 1a, 12:55

Loiuko Udalak argazki lehiaketa antolatu du martxorako. Gaia berdintasuna izango da eta argazkiak martxoaren 15etik 30era aurkeztu daitezke aurrez aurre edo emailez (udala@loiu.eus). Hiru sari banatuko dituzte: 200 euro irabazlearentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Martxoaren 8an, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Herriko plazan, eta adierazpen instituzionala irakurri.

Josu Andoni Begoña alkateak bere webgunean iragarri duenez, martxoaren 11n ekitaldi berezia egingo dute herriko bost ikastetxe kontzertatuetako ikasleekin. Gatetxoak oinez abiatuko dira herriko plazara eta bertan elkarretaratzea egingo dute. Adierazpenak irakurri, eta giza-katea osatuko dute herriko kaleetatik. Musika ere egongo da. Martxoaren 12an, emakumeentzako bazkaria egingo dute herriko jatetxe batean, eta izena ematea udaletxean bertan edo lehen aipatutako helbide elektronikora idatzita egin daiteke martxoaren 8ra arte. Bazkaldu ondoren egongo dira bilbainadak, omenaldia, kontzertua eta karaokea.