Larrondoko rokodromoa berritu dute

Aikor aldizkaria 2022ko apirilaren 22a

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duen moduan, Larrondoko rokodromoa berritzeko lanak amaitu dira. Heldulekuak garbituz gainera, 200 helduleku berri inguru ipini dituzte, ibilbide zabalagoak eta hainbat zailtasun-mailetakoak sortzeko. “Herriko eskalatzaileek entrenatzeko eta kirola gozatzeko leku ona izatea nahi dugu”, idatzi du. Rokodromoa frontoiaren atzealdean dago, futbol-zelaiaren ondoan.