Uria, Bizkaiko txapeldunordea

a: Harriet Aketxe eta Zion Uria 2022ko mai. 2a, 14:19

Zapatuan, apirilak 30, Proba Konbinatuen Bizkaiko Txapelketaren finalak jokatu ziren Zorrotzan, eta Beste Bira atletismo-klubeko atleta bik hartu zuten parte bertan: Zion Uria eta Harriet Aketxe. Txorierriko atletak kimu kategorian aritu ziren eta Uria bigarrena izan zen; Aketxe, hamargarrena.

Orotara 12 atletak hartu zuten parte finalean eta hara denboraldian lortutako puntuei esker sailkatu ziren. Hiru probari egin behar izan zieten aurre: 60 metroak, luzera-jauzia eta pisua. “Biek meritu handia dute, ez baitute entrenatzeko ez tartanik, ez are-hobirik, eta hala eta guztiz ere, finalera ailegatzea lortu dute”. Bestalde, hurrengo zapatuan, maiatzak 7, Erreleboen Bizkaiko Txapelketa izango da Basaurin eta Beste Birako atletak ere ibiliko dira han.