Beste Birak zazpi domina lortu ditu Euskadiko Master Txapelketan

b eta a: Beste Bira 2022ko eka. 2a, 14:04

Emaitzak ezin hobeak lortu zituzten Beste Birako atletek Euskadiko Master Txapelketan, hainbat modalitatetan zazpi domina lortu zituzten eta. Egoitz Piñeirok, abiadura-lasterkari trebatua denak, urrezko domina lortu zuen 100 metroko lasterketan, eta zilarrezko domina, 200 metroko lasterketan. Javier Allendek hiru lasterketan parte hartu zuen eta hiruretan lortu zuen urrezko domina: 400, 800 eta 1.500 metroko lasterketetan. Bestalde, Jon Irazusta bigarrena izan zen 800 metroko lasterketan, eta Martin Mc Gragh Euskadiko txapeldunordea izan zen 5.000 metroko lasterketan.

Emaitza bikainak lortu zituen taldeak eta atletek ilusio handiz helduko diete erronka berriei. Erronka horien artean Espainiako Txapelketa dago. Txapelketa hil honetan izango da Tenerifen, eta Javier Allendek parte hartuko du bertan.