Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, bihar, eta harik eta agortzen diren arte, 2.000 bonu ipiniko dituzte salgai, herriko dendetan, tabernetan eta jatetxetan gastatzeko. Bonuak bakarrik loiuztarrek eskuratu ahalko dituzte. Diru-txartelak 10 euroan ipiniko dira salgai, baina haien benetako balioa 20 eurokoa izango da. Pertsonako gehienez bost bonu erosi ahalko dira. Horretarako, udaletxera jo beharko da. Bonuak bihartik irailaren 30era arte gastatu ahalko dira kanpainarekin bat egin duten 18 merkataritza- eta ostalaritza-saltokietan.