Herri-krosa izango da Loiun ekainaren 25ean

Aikor aldizkaria 2022ko eka. 15a, 09:58

Beste Bira klubak antolatuta, irteera eta helmuga Alonsotegi plazan ipini dituzte. Guztira sei proba egingo dira: 10:30ean, absolutua (4 km); 11:30ean, kadeteak eta haurrak (1.800 m); 11:50ean, kimuak (1.200 m); 12:05ean, benjaminak (600 m); 12:20an, aurrebenjaminak (300 m); eta txikiak (100 m). Izena ematea hemen egin daiteke, bestebiraloiu@gmail.com helbide elektronikora idatzita, 609 417 996 telefono-zenbakira deituta edo proba hasi baino 30 minutu lehenago.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, sariak banatuko dira parte-hartzaileen artean. Kategoria absolutuko irabazleak trofeoa jasoko du saritzat, eta bigarren postuaren eta seigarren postuaren bitartean gelditzen direnek, domina bana. Gainerako kategorietan dominak banatuko dira lehenengo hiru sailkatuen artean.