Lauroetan dena dute prest sanmigelei begira

a: Gaizka PeƱafiel 2022ko ira. 20a, 10:08

Lauroetako jai-batzordea gogotsu ibili da auzoko jaiak prestatzen, sanmigelak normaltasunez berriro gozatzeko. Horrela, egitarau oparoa prestatu dute herritar guztiek ederto pasatu dezaten. Irailaren 29tik urriaren 2ra arte, adin-tarte guztientzako hainbat ekintza egongo dira Loiuko auzoan, besteak beste, mendi-ibilaldia, umeentzako jolasak, musika eta gastronomia. Bestalde, jai-batzordeak bereziki bi ekintza azpimarratu ditu: San Migel eguneko bertso-saioa eta barikuan, irailak 30, Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebek egingo duten trikiti-emanaldia.

Irailak 29, eguena. San Migel.

12:00 Meza.

13:00 Briska-txapelketa.

Eguerdian: poteoa.

19:00 Bertsolariak: Etxahun Lekue, Jone Uria, Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra.

Ostean, talo eta txistorra.

22:00 Erromeria.

 

Irailak 30, barikua

20:30 Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arreben trikiti-emanaldia.

 

Urriak 1, zapatua.

09:00 XV. mendi-ibilaldia.

13:00 Mendi ibilaldiko kopaua eta sariak banatzea.

18:00 Umeen jolasak: poniak, zirku-tailerra, jolasak…

20:00 Xaibor.

21:15 Saiheski- eta txistorra-jana.

22:00 Xaibor.

 

Urriak 2, domeka

11:00 Kalejira.

12:00 Meza.

13:00 Txiki Eder txakurtegiaren erakustaldia.

15:00 Herri-bazkaria.

Bazkalostean, kanta eta dantza herrikoak, Nafarroa taldearen eskutik.

20:00 Zozketa.

20:30 Txokolatada eta jaien amaiera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).