Loiuko azoka domekan egingo da

Aikor aldizkaria 2022ko urr. 13a, 09:49

Loiuko Udalak Nekazaritza, Gastronomia eta Eskulangintza Azoka antolatu du 28. aldiz. Beraz, jai-eguna egingo da herrian, urriaren 16an: txakolina eta garagardoa dastatzea, animaliak erakustea, herri-kirolak, musika, zinea...

Domekan, azoka egingo da. 10:00etan, animaliak erakutsiko dira eta gainera, kale-animazioa egongo da batez ere umeentzat: txu-txu trena, txangoak poneyen gainean... 11:00etan, showcooking karpa atonduko da, dastatzeak egiteko: bata, Aspaldiko jatetxearen eskutik; beste bat, txakolina; hirugarrena, garagardoa; eta azkena, marmitakoa sagardoarekin. Leku mugatua egongo da bertan. Hamaiketakoaren ondoren, 12:00etan, herri kirolak egingo dira eta 12:30ean, entzierro txikia. Bazkaldu baino lehen, Josepa Kale-kale taldeak girotuko du azoka; eta ostean, Luhartz taldeak (15:00etan) eta Dj Xaiborrek (18:00etan).

Jaia, aldiz, aurreko egunean hasiko da, barikuan, irailaren 15ean. 19:00etan, La senda del pastor filma eskainiko da pantaila erraldoian, Alonsotegi plazan. Ostean, 19:30ean, Five direction taldeak kontzertua egingo du.