Loiuko Nekazaritza, Gastronomia eta Eskulangintza Azoka atzo egin zen 28. aldiz. Pandemia zela-eta, urte bi eman dute azoka egin barik, baina atzoko giroa polita izan zen. Postu batzuetan baserriko produktuak jarri ziren salgai. Gainera, kale-animazioa, dastatzeak eta herri kirolak egon ziren, eta txu-txu trena herritik pasatu zen. Udala “pozik” agertu da, jende ugari bertan batu zelako.