Irailean amaitu ziren Larrondoko Zentro Zibikoa berritzeko lanak. Txiki-parkaz gainera, hauek atonduko dira han: txiki-txokoa, kultura- eta kirol-ikastaroak emateko gela, jubilatuentzako gela eta udal-bulegoak. Zentro Zibikoa ia orain dela 25 urte altxatu zen eta, Josu Andoni Begoña Loiuko alkatearen esanetan, gaur egungo garaietara egokitu behar izan da. “Erabiltzen ez ziren gune asko zituen eta lekua oso-osorik eraberritu da gune horiek hobeto aprobetxatzeko”. Udalak Larrondo auzoa suspertzea du helburu eta, horretarako, beste egitasmo batzuk egingo dituzte, hala nola gimnasioa, gaztegunea, Pump Truck- eta skate-pistak, janari-denda eta belar-artifizialezko futbol-zelaia.