Loiu magikoa izango da azaroaren 17tik 20ra

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 4a, 17:41

Loiuko Udalak Magia Jaialdia egingo du herrian lehenengo aldiz, arazoaren 17tik 20ra bitartean. Tailerrak, ikuskizunak.... Asteburu magikoa izango da!

Ostegunean, azaroak 17, magia tailerrak familientzat egingo dira 17:30etik aurrera Zabaloetxeko eta Larrondoko Txiki Txokoetan. Hurrengo egunean, azaroak 18, zenbait ekintza egingo dira: 18:30ean, Gaztelekun, Magia hurbiletik gazteentzat, Oliver magoaren eskutik; 19:00etan, Nagusien Etxean, Gustavek umorea eta magia uztartzen dituen helduentzako ikuskizuna emango du; 20:15ean, Batzokian, Santi magoak hartuko du lekukoa; eta 21:30ean, Lasshoa tabernan, David magoak.

Zapatuan, azaroak 19, magia gala egingo da Larrondoko frontoian, 18:00etan. Ekitaldian Ilusionisma eta Nock, Oliver eta Liuba, Gustav, Paco eta Santi magoek hartuko dute parte. Sarrerak udaletxean jarriko dira salgai 8:30etik 13:30era bitartean. Azaroaren 7tik 11ra Loiun erroldatuek sarrerak euro biren truke erosteko aukera izango dute; halaber, azaroaren 14tik 17ra Loiun erroldatuak ez direnek. Horiei bost euro balioko zaie sarrera.

Jaialdia biribiltzeko, domekan, azaroak 20, saio bi egingo dira Kultur Etxean: goizean, 12:30ean, Ilusionisma eta Nock magoak familiarentzako ekitaldia egingo du; arratsaldean, 18:00etan, Omar Mansour, Ibon eta Paco magoen txanda izango da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).