Beste Bira, Cross Master Bizkaiko txapelduna

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 23a, 14:45

Txapelketa atzo, urtarrilak 22, egin zen Muskizen. Sailkatutako lehen bederatziren artean izan ziren Txorierriko atletak, eta, hortaz, Beste Bira taldeak podiumeko lehen postua eskuratu zuen. Gainera, Martin Mc Graghek brontzea lortu zuen. “Atleta guzti-guztiek egindako lana ezinbestekoa izan da emaitza lortzeko; helburua bete dugu, beraz”. Jakinarazi dutenez, atleta batzuk Pista Estaliko Espainiako Txapelketara (Antequera) joango dira, eta beste batzuk, Espainiako Kros Txapelketara (Toro). Hitzordu biak martxoan izango dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).