Loiuko Udalak kirol anitzeko aretoa berritu du

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 10a, 12:36

Loiuko Udalak aintzat hartu ditu herriko gazteen iradokizunak eta udaletxearen atzean dagoen kirol anitzeko aretoa berritu du. Aretoa batez ere loiuztar gazteek erabiltzen dute areto-futbolean eta saskibaloian jokatzeko. Udalak belar artifiziala eta saskiak aldatu ditu, baita inguruko hesiak ere. “Berrikuntza integrala izan da”, aipatu du Josu Andoni Begoña herriko alkateak. Guztira 24.000 euro inbertitu dira eraldaketan eta langileek hilabete bat eman dute lanean.