Loiuko Arte eta Kultura Azoka martxoaren 24an eta 25ean egingo da

argazkia: Hiruka 2023ko mar. 14a, 11:14
Kepa Altonaga idazlea. argazkia: Hiruka

Loiuko Bakarrak taldeak Arte eta Kultura Azoka antolatuko du martxoaren 24an eta 25ean. Loiuztarrek egitarau oparoa prestatuko dute asteburu bi barru: hitzaldiak, liburuak, antzerkia, erakusketak.... Ekitaldiak herriko hiru lekutan egingo dira: Kultur etxean, Aransotegi plazan eta liburutegian.

Martxoaren 24an, barikuan, azoka aurkeztuko da 18:15ean, liburutegian. Ondoren, 18:30ean, Loiuko oroitzapenak filma jarriko da. Hori bukatutakoan, 19:00etan, Kepa Altonaga idazleak hitzaldia emango du. 20:00etan, musikaren txanda izango da Aransotegi plazan, herriko saltsa taldearen eskutik. Azkenik, 20:30etik aurrera, leku berean, Nimú kale antzerkiak amaiera emango dio egunari.

Hurrengo egunean, martxoaren 25ean, zapatuan, goizean hasiko dira ekitaldiak, 11:00etan. Han sormen-tailerra egingo da, baita herriko artisten erakusketa ere. Arratsaldean, ekintzak Aransotegi plazan egingo dira: 17:00etatik 20:30era bitartean, zuzeneko artea eta artisautza erakusketa; 19:00etan, dj batek biniloak jarriko ditu; eta 20:30ean, Arketypo taldeak musika-ikuskizuna emango du.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).