Lehiaketan hurrengo hauen jabeek eta errentariek parte hartu ahalko dute: banako etxebizitzak, etxe atxikiak, dendak, tabernak eta jatetxeak. Era berean, apaindu ahalko dute balkoia, leihoa, erakusleihoa edo lorategia. Apainketak kaletik ikusteko modukoa izan beharko du, eta parte-hartzaile bakoitzeko apainketa bakarra onartuko da.
Izena ematea doakoa izango da, eta loreak maiatzaren 13an banatuko dira: 10:00etatik 10:30era, Larrondoko frontoian; eta 11:00etatik 11:30era, udaletxeko plazan. Epaimahaiak ekainaren 22an eta 23an baloratuko ditu apainketak, eta kontuan hartuko ditu, besteak beste, diseinua, originaltasuna eta koloreak. Irabazleak 200 euroko balioa duen saria jasoko du; bigarrenak, 150 euroko balioa duen saria; hirugarrenak, 100 euroko balioa duena; eta laugarrenak, 50 euroko balioa duena.