Gaizka Larrazabal futbolariak Zaragoza taldea utziko du

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 2a, 14:52

Gaizka Larrazabal futbolariak ez du Zaragoza taldean datorren denboraldian jokatuko. Atzo, Aragoiko klubak horren berri eman zuen, eta loiuztarrak albistea berretsi zuen gizarte-sareetan. “Zintzotasunez, onena opa dizuet Zaragozako zaletu guztiei. Besarkada handi bat eta zorte on!”, esan du Larrazabalek.

“Inori ez zaio gustatzen, baina agur esateko unea heldu da. Eskerrik asko Real Zaragoza osatzen duten lagun guztiei –langileei, taldekideei eta gertuko jendeari– hona etorri nintzenetik eskaini didazuen guztiarengatik. Hona etorri bezain pronto, erreparatu nion klub historiko honek duen garrantziari eta espero dut ahalik eta lasterren Lehenengo Mailara itzultzea. Lanari eta ilusioari esker, jaso dudana itzultzen saiatu naiz”, adierazi du Larrazabalek.

Zaragozak 2020an fitxatu zuen Larrazabal. Aurten, 33 partida jokatu ditu, horietako 14 hasierako hamaikakoan. Guztira, 54 partida irabazi ditu talde zuritxoan. Iaz, Amorebieta taldean jokatu zuen lagatuta. “Eskerrak eman nahi dizkiogu Gaizkari bere profesionaltasunarengatik eta lanarengatik. Zorte on!”, esan zuen Zaragoza taldeak bere webgunean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).