“Garciak M45 kategorian urrezko medaila lortzea zuen helburu, eta bete zuen. Horretarako, hirugarren postua defendatu zuen bakarkako lasterketan. Iraupen-korrikalariaren bakardadean murgilduta, 12 buelta eta erdi egin zituen eta podiumeko goialdera igo zen. Hala ere, ez zen medaila lortu zuen bakarra, M40 kategoriako zilarrezko domina Oskar Martinek eskuratu zuen eta. Fonsecak ere lasterketa ederra egin zuen: aurten federatu da eta bere helburuak lortuz doa”, adierazi dute klubeko arduradunek.
Bestalde, iragarri dute zapatuan, ekainak 10, Elian Quinteros Bizkaiko Txapelketan hartuko duela parte 16 urtetik azpiko kategorian, eta hurrengo astean Beste Birako atletak Euskadiko Txapelketan izango direla.