Tourraren eraginez, Loiuko paella lehiaketa uztailaren 2an egingo da

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 7a, 10:00

Uztailaren 1ean, Frantziako Tourra Bilbotik aterako da eta horrek eragina handia izango du trafikoan Bizkaia osoan. Gainera, Loiun aldaketak ekarriko ditu jaietan: garrantzitsuenak Gatiburen kontzertuari eta paella lehiaketari dagozkie, Josu Andoni Begoña bere blogean iragarri duen moduan. Alex Sarduiren taldeko kontzertua aurreratuko da eta eguenean, ekainak 29, egingo da; paella lehiaketa atzeratuko da eta uztailaren 1ean egin beharrean, uztailaren 2an, domekan, egingo da.

Aurreko egunetan, alkateak berretsi zuen Tourrak ez lukeela ekitaldi bietan eraginik izango, baina Ertzaintzarekin hitz egin eta gero, eguna aldatu behar izan dira. Gatibu taldearen kontzertua aurtengo jai-egitarauaren ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da eta Frantziako Itzuleraren ondorioz, ez da ekainaren 30ean egingo, udalak prestatu zuen moduan, 29an baizik. Era berean, urteroko paella lehiaketa uztailaren 1ean egitekoa zen, baina azkenean atzeratu dute eta hurrengo egunean egingo da, uztailaren 2an.

Tourraren haritik, uztailaren 1ean, Loiuko errepide nagusia, udaletxetik Lauroetako ermitara doana, 9:30etik 14:00etara bitartean moztuko da. Frantziako Itzulia babesteko, “Loiu Tour de France” mezua duten 500 polo eta 300 bandera jarriko ditu salgai, 10 eurotan eta 5 eurotan hurrenez hurren.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).