Jon Ander Campos Loiuko gizarte-hezitzaile eta artista gaztea da, eta MakHaziart egitasmoa ipini du martxan. Hori gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko ekimena da, eta artea baliatzen du hainbat alderdiri heltzeko, hala nola gizarte-arazoei, osasun mentalari, autoestimuari eta garapen pertsonalari. BBK Ekin programak egitasmoa saritu du aurten, eta loiuztarra buru-belarri dabil lanean, hura aurrera ateratzeko. Laster egitasmoaren zehetasunak ezagutuko ditugu Aikor! aldizkarian eta www.aikor.eus webgunean bertan
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).