Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, domekan, azaroak 12, ekitaldia egin zen hilerri britaniarrean, bertan dauden soldaduak gogora ekartzeko. Loiun, Bigarren Mundu Gerran hil ziren 56 soldadu daude lurperatuta. Haietako batzuk Commonwealthekoak ziren, eta beste batzuk, aliatuak; haien artean pilotuak eta marinelak daude. Omenaldia urtero egiten da aldi berean Loiun, Londresen eta Commonwealtheko zenbait herritan.