Horretarako, hiru bide daude: udaletxean, 08:30etik 13:30era; liburutegian, 16:30etik 21:00etara; eta Larrondoko frontoian, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Izena ematearekin batera adierazi beharko dira konposizioaren izena eta azalpena eta non ipiniko den: balkoian, leihoan, lorategian ala erakusleihoan. Argi-konposizio bakarra onartuko da parte hartzaile bakoitzeko.
Lehiaketa abenduaren 15ean hasi, eta urtarrilaren 6an amaituko da; argiek piztuta egon beharko dute 18:00etatik 23:00etara. Epaimahaia Arte Ederrekin harremana duten pertsonek osatuko dute eta, euren iritzia jakinarazteko orduan, besteak beste, irizpide hauek hartuko dituzte kontuan: argiztapen ona, led argien erabilera, originaltasuna, berezitasuna eta osaketa.