Bestalde, proba indibidualetan, Igor García Zarraga onena izan da M45 kategorian, ibili den lau probak irabazi ditu eta; gainera, hirugarrena izan da kategoria absolutuan. Era berean, Eduardo Manzanos, Beste Biraren kapitaina, hirugarrena izan da M45 kategorian, lehia bizia egin ostean; taldearen Jon Mikel Trebolazabala eta Javier Allende ere izan ziren lehia horretan.
Horrela, denboraldi handia burutu dute, Euskadiko Ligaren lehen titulua lortzeaz gainera, Euskadiko eta Bizkaia Masterreko tituluak ere eskuratu dituzte eta. Hurrengo erronka da Loiuko San Silvestre probaren lehen edizioa, abenduaren 30ean, 18:00etatik aurrera, izango dena.