Igor Garcia, Beste Biraren burua, bigarrena heldu zen helmugara, baina lehena izan zen M50 kategorian, eta hortaz, bi medaila eskuratu zituen. Era berean, Martín Mc Gragh hirugarrena heldu zen, baina lehena izan zen M35 kategorian; eta hortaz, bera ere bi aldiz igo zen podiumera. Jonmi Trebolazabala zazpigarrena izan zen, eta sailkapenerako puntuak eskuratu zituen azkena. Gainerako taldekideak izan ziren Eduardo Manzanos, Javier Allende, Luis Plasencia, Rubén Fonseca, Oskar Martín eta Igor Barcia. Bestalde, Laurent Williams laugarrena izan zen M55 kategorian, eta Alberto Fontechak debuta egin zuen “oso sentsazio onak izan zituela”.