Loiuk 6.300 euro banatuko ditu saritan Putxera Txapelketan

a: Loiuko Udala 2024ko ots. 20a, 11:27

Zapatuan, otsailak 24, Euskal Herriko Putxera Txapelketa egingo da Larrondoko frontoian. Loiuko Udalak antolatuta, txapelketak hiru kategoria izango ditu: Euskal Herriko saria, Loiuko saria eta Herrialdeko saria. Azaldutakoaren arabera, txapelketan inoiz baino sari gehiago emango dira, guztira 42, eta udalak 6.300 euro banatuko ditu irabazleen artean; era berean, txapelak, saskiak, ardoa eta txakolina emango dira saritzat.

Euskal Herriko sariaren irabazleak 600 euro eta txapela jasoko ditu; bigarrenak, 500 euro; hirugarrenak, 400 euro; laugarrenak, 300 euro; bosgarrenak, 250 euro; seigarrenak, 200 euro; zazpigarrenak, 150 euro; eta zortzigarrenak, 100 euro. Gainera, saskiak banatuko dira 9. eta 15. postuen artean gelditzen direnen artean; eta ardoa, 16. eta 25. postuen artean gelditzen diren parte-hartzaileen artean.

Loiuko sariari dagokionez, irabazleari 400 euro eta txapela emango dizkiote saritzat; bigarrenari, 375 euro; hirugarrenari, 350 euro; laugarrenari, 325euro; bosgarrenari, 300 euro; seigarrenari, 275 euro; zazpigarrenari, 250 euro; zortzigarrenari, 225 euro; bederatzigarrenari, 200 euro; hamargarrenari, 175 euro; hamaikagarrenari, 150 euro; hamabigarrenari, 125 euro; hamahirugarrenari, 100 euro; eta hamalaugarrenari, 50 euro. Halaber, saski bana jasoko dute 15. eta 20. postuen artean gelditzen dutenek; eta txakolina eta ardoa, 21. eta 25. postuen artean gelditzen direnek.

Herrialde kategorian, bestalde, bost sari emango dira eta Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko irabazleek ehuna euro jasoko dituzte saritzat.

Izena ematea 09:00etatik 11:00etara egin beharko da, eta putxerak 12:30ean aurkeztu. Josepa Kalez Kale taldeak txapelketa girotuko du 12:00etatik 15:00etara, eta 16:00etatik aurrera kontzertua egingo du Five Direction taldeak. Sariak 18:00etan banatuko dira, eta 19:00etan Lowe musika-taldearen txanda izango da. Azkenik, 21:30ean Los Invertebrados taldeak joko du Batzokian. Informazio gehiagorako: www.loiu.eus

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).