Sari nagusiaz gainera, 24 sari nagusi, 20 herriko sari eta herrialdeen sariak eman zituen Loiuko Udalak. Herrian, goiz-goizetik, hainbat txokotatik etorritako 500 lagun inguru batu ziren, hala nola Sodupetik eta Lanestosatik; Txorierriko parte-hartzaileak ere izan ziren. Txapelketa Josepa Kalez Kale taldeak girotu zuen goizean. Herri-bazkariaren ostean, Five Direction taldearen kontzertua izan zen. Sariak banatu eta Lowe taldearen musikaz gozatzeko aukera egon zen. Eguna biribiltzeko, Los Invertebrados taldeak jo zuen Batzokian.