Berdintasunaren aldeko martxa egingo da Loiun

a: Loiuko Udala 2024ko mar. 6a, 10:06

a: Loiuko Udala

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunean jakinarazi duenez, zenbait ekitaldi izango dira herrian Martxoak 8 ospatzeko. Elkarretaratzeaz gainera, berdintasunaren aldeko martxa egingo dute domekan, martxoak 10. Hitzordua 10:30ean ipini dute udaletxeko plazan eta handik Lauroetara abiatuko dira. Zortzi kilometroko ibilbidea egin ostean, kopaua izango da inguruko jatetxe batean.

Beste aldetik, martxoaren 8an bertan Loiuko bost ikastetxetako ikasleek ere berdintasunaren aldeko martxa egingo dute eta udaletxeko plazan batuko dira aldarrikapenak-eta irakurtzeko. Ostean, 12:00etan, elkarretaratzea egingo da plazan eta adierazpen instituzionala irakurriko da. Azkenik, emakumeentzako bazkaria egingo da zapatuan, martxoak 9, herriko jatetxe batean.