Izena ematea uno.es eta rockthesport.com webguneetan egin daiteke. Izena emateak 10 euro balio ditu maiatzaren 7ra arte, eta 15 euro, maiatzaren 8tik 10era arte; nolanahi ere, doakoa izango da izena ematen duten lehen 100 loiuztarrentzat. Txiki-martxari dagokionez, izena emateak zazpi euro balio ditu maiatzaren 7ra arte, eta 10 euro, maiatzaren 8tik aurrera. Dortsalak eta txipak maiatzaren 12an bertan jaso ahalko dira, 09:10ak arte. Irteera eta helmuga Abadetxe kalean ipiniko dira. Korrika-modalitatea lehiakorra izango da eta lehen 10ek oparia jasoko dute. Informazio gehiagorako, hemen. Bestalde, 13:00etatik aurrera Tul´s taldeak kontzertua egingo du batzokiaren kanpoaldean, ekintza girotzeko.