Beste Birako atleta gazteak nabarmendu dira txapelketetan

a eta b: Beste Bira 2024ko eka. 5a, 14:09

Atletismo klubeko gazteak erakusten dabiltza lan gogorrak emaitza duela. Horrela, umeen kategorian, Zion Uria txapeldunordea izan zen xabalina-jaurtiketan, eta laugarren postua lortu zuen luzera-jauzian. Horri esker, Bizkaiko selekzioak deitu zion Euskadiko eskolen arteko jolasetan parte hartzeko, eta bertan laugarrena izan zen, 5,06 metroko saltoa egin zuen eta.

Bestalde, 18/20 urtez azpiko Euskadiko Txapelketan, markarik onena lortu zuten 15 atleten artean Beste Birako bi kide izan ziren: Jonan de Vicente, 100 eta 200 metroko lasterketetan; eta Alain Sanchoyerto, 800 eta 1.500 metroko lasterketetan. Lehenak bere markak hobetu zituen, eta bigarrenak laugarren gelditu zen lasterketa bietan. Era berean, 16 urtez azpiko Bizkaiko Txapelketan, Elian Quinteros bigarrena izan zen 100 metroko lasterketan; gainera, bere marka gainditu zuen: 12:30.

Klubak jakinarazi duenez, asteburuan denboraldiko hitzordurik politenetako bat izango dute, Klub Absolutuen Bizkaiko Txapelketa, zeinetan 16 urtez azpiko kategoriatik master kategoria arteko kategoria guztietako atletak parte hartuko baitute. Halaber, adierazi dute dagoeneko datorren denboraldiari begira daudela izena ematea zabalik dutela. “Klubera sei urtetik gorako edonor hurbildu daiteke; ez dago ez adin-mugarik, ez helburu-mugarik. Entrenamenduetan batzen dira bakarrik entrenatu edo euren egoera fisikoa hobetu nahi dutenak eta lehiatu nahi dutenak, eta aukerarik onena topatzen da bakoitzarentzat”. Entrenamenduak Loiuko herrigunean egiten dituzte barikuetan, 17:00etatik 18:00etara; Zamudion, astelehenetik egunera, 17:00etatik 18:00etara; Derion, barikuetan, 16:30etik 17:30era; eta Sondikako eskolan, martitzenetan eta eguenetan. Entrenatzaile bila ere badabiltza. Informazio gehiagorako, bestebiraloiu@gmail.com eta 609 417 996.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).