Telesail britaniar bat filmatuko dute Loiun

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 21a, 11:29

Modfie casting-plataforman jakinarazi dutenez, azaroan eta abenduan telesail britaniar bat filmatuko dute Loiun eta Gasteizen, eta adin guztietako gizonak eta emakumeak behar dituzte bertan parte hartzeko. Zehatz-mehatz, Catch you later telesaila da, thriller generokoa, eta telebista britaniarraren 5. katean eta Paramount uk telebista-kanalean emango dutena. Informazio gehiago hemen.