Jendetza handia batu zen Loiuko Nekazal, Gastronomia eta Artisautza Azokan

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 22a, 14:15

a: Loiuko Udala

Domekan, urriak 20, Nekazal, Gastronomia eta Artisautza Azoka egin zen 30. aldiz Loiun, eta Josu Andoni Begoña alkateak bere webgunean adierazi duenez, oso arrakastatsua izan zen, bertara milaka lagun hurbildu ziren eta. Produktuz betetako postuez gainera, egurrezko jolasak izan ziren, puzgarriak, herri-kirolak eta umeentzako entzierroa. Josepa Kale Kale talde bermeotarrak goiza girotu zuen txokorik txoko, eta hanburgesak banatu ziren doan. Era berean, Resistencia orkestrak musika-saioa egin zuen, eta eguna biribiltzeko, Tuly´s taldearen kontzertua izan zen.