Domekan, azaroak 10, Memoria Eguna ospatuko dute Sondikan. Goiri Plazan, 12:30ean elkartuko dira, “gure artean ez dauden pertsona guztiak gogoratzeko eta memoria eta babesa partekatzeko”, idatzi du Sondikako Udalak gizarte-sareetan. Beste alde batetik, Josu Andoni Begoñak Loiuko alkateak bere blogean idatzi duen moduan, kontsulatu britaniarrak ere ekitaldia egingo du, 10:30ean, hilerri britaniarrean, I. eta II. Mundu Gerretan hildakoak gogora ekartzeko.