Itálicako Krosean izan da Beste Bira

b: Beste Bira 2024ko aza. 18a, 14:10

Beste Bira Loiu klubeko 20 urtez azpiko kategoriako atletek lehen aldiz parte hartu dute Espainiako Kluben Kros Txapelketan, Sevillan, eta klubeko ordezkarien esanetan, “arrakasta historikoa izan da”. Itálicako Cross moduan ere ezaguna, proba domekan, azaroak 17, izan zen, eta Txorierriko atletak 28. postuan sailkatu ziren. Taldea hauek osatu zuten: Alain Sanchoyertok, Martín Corderok, Iuri Ortiz de Andak, Izei Incerak eta Ander Puentesek. Txapelketan 40 klub inguru ibili ziren, eta 250 atleta.

Beste Birako atletek lau kilometro egin zituzten Santiponceko zirkuitutik, eta horretan Estatuko atletarik onenen kontra lehiatu ziren. Sailkapenik onena Alain Sanchoyertok lortu zuen: 98. postua. “Taldeak historia egin du klubean zein Txorierriko atletismoan, lehen izan taldea baita Estatuko taldekako txapelketa baterako sailkatzen”.

Bizkaiko Txapelketa

Jakinarazi dutenez, Beste Bira kluba buru-belarri dabil Bizkaiko Kros Txapelketa prestatzen. Txapelketa abenduaren 1ean egingo da Zamudion. “Bidekoetxe parkean, hain zuzen, lurraldeko kros-lehiaketarik inportanteena izango da”. Txapelketa Loiuko kluba antolatzen dabil Zamudioko Udalarekin lankidetzan. Egun horretan atletarik onenek izango dute hitzordua Zamudion, 16 urtez azpiko kategoriatik kategoria absolutura arte.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).