Beste Bira, Bizkaiko Master txapeldunordea; Igor García, M50 txapelduna

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 22a, 15:03

Domekan, urtarrilak 19, Bizkaiko Master Txapelketa egin zen Muskizen, eta Beste Bira Txorierriko atletak bigarrenak izan ziren, “gainerako taldeen kalitateagatik eta azken orduko bajengatik podiumean egotea erraza ez izan arren. Gure atletak, hala ere, euren onena ematera irten ziren”, adierazi dute klubeko arduradunek. Era berean, Igor García Zarragak ere lasterketa ezin hobea egin zuen, eta txapela eraman zuen M50 kategorian. 

Javier Allendek lehenengo hiru taldeen artean egoteko erantzukizuna hartu behar izan zuen, eta gain-azpi eginez joan zen, Bizkaiko 13. sailkatua izan arte. Euren atzetik Eduardo Manzanos joan zen, zilarra lortzeko giltzarria izan zena. Bestalde, denboraldi honetako fitxaketa berriek ere emaitza onak izan zituzten Muskizen. Eskola-kiroleko korrikalarientzako probak ere egon ziren, eta hortaz, “podiumera igotzea guztientzako jaia izan zen”. Gainera, Laurent Williamsek 55 urtetik gorako proban hartu zuen parte, eta bigarrena izan zen bere kategorian. Masterrak Cártama herrira (Malaga) joango dira otsailaren 8an, Espainiako Txapelketara. Loiura emaitza onak ekartzea espero dute.