Loiun ez dago udal-kiroldegirik, eta badaude herritarrak Txorierriko gainerako herrietako kiroldegietara joaten direnak. Udalak bere webgunean jakinarazi duenez, herritar horiek otsailaren 21era arte aurkeztu dezakete kiroldegi horien abonua ordaintzen laguntzeko eskabidea. Informazioa hemen edo www.loiu.es webgunean kontsultatu daiteke. Eskabideak, bestalde, erregistro telematikoaren bidez edo udaletxean bertan, 08:30etik 13:30era, aurkeztu daitezke.