Beste Birako masterrak, Espainiako txapeldunak

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 11a, 12:57

Domekan, otsailak 9, Espainiako Kros Master Txapelketa izan zen Cártaman, Malagan, eta Beste Bira Loiuko M50 taldea podiumaren gorenera igo zen. Taldea osatu zuten Igor García Zarragak, Eduardo Manzanosek eta Edu Marínek, eta helmugara hirugarren, zazpigarren eta hamaseigarren ailegatu ziren. Hala ere, hiruren artean egindako denborak ahalbidetuko zien txapelketa irabaztea. Gainera, esan moduan, Garcíak brontzezko domina lortu zuen, sei kilometroko lasterketa gogorra eta lehiatsua egin ostean.

Beste alde batetik, Javier Allendek, Jonmi Trebolazabalak eta Mungiako taldetik etorritako Ibon Díazek osatutako M45 taldeak ere parte hartu zuen txapelketan, eta hamalaugarrenak izan ziren. Era berean, Luis Plasenciak eta Mungiako taldetik etorritako Unai Castillejok M40 taldea osatu zuten, eta Alberto Fontecha hogeita laugarrena izen zen M60 kategorian. “Asteburu ederra izan da Beste Bira Loiuko masterrentzat, zeinak dagoeneko hasi baitira hurrengo erronka prestatzen: Bilboko 10K, martxoaren 9an egingo dena eta Espainiako Txapelketa ere badena”, adierazi dute klubeko arduradunek.