Aurpegiak irudikatzeko gustua garatu dut: plazera ematen dit nire buruari erretratuak ondo egin ditzakedala erakustea. Zaila da erretratu ona egitea, pertsonaren izaera ondo irudikatzea eta ikusleek nor den ezagutzea: erronka hori dut gustuko. Janaria margotzea ere gustatzen zait. Ez irudikapen zehatza egiteko, baizik eta pintzelkaden erraztasunez gozatzeko. Hori dela eta, askoz janari espresionistagoa egiten dut. Beste aldetik, margolan honetan konposizio kaotikoa eta asmatua ere egin nahi nuen”.
Izaro Sauto loiuztarra Arte Ederrak ikasten dabil Leioan, eta pintura-irakaslea ere bada. Zazpi urte zituela hasi zen pintura-eskolak jasotzen, eta harrezkero ez du “inoiz pintzela askatu”. Ezagunen erretratua egiten dabilela, haien begirada sentitzea gustatzen zaio. Hala ere, aipatu duenez, “autorretratua egitean, hainbeste aztertzen da norberaren aurpegia, ezen dena desitxuratzen den eta irudikapen horretan zu izateari uzten diozun”.