Jakinarazi dutenez, espero baino herritar gehiago bertaratu ziren ekintzetara, “eta horrek argi adierazten du herriak horrelako kultur ekimenekiko interesa eta gogoa duela”. Hori dela eta, sentitzen dute helburu nagusiak bete dituztela: “herritik eta herriarentzat sortutako egun berezia eskaintzea, eta, batez ere jendeak gozatzea”. Era berean, azpimarratu dute herriko jende askoren inplikazioa lortu dutela, “artisten zein epailen eta kultura kontsumitzaileen aldetik”. Hortaz, ekitaldien harrera ikusita, etorkizunari begira ere antzeko ekimenak antolatzeko ilusioa eta motibazioa dute.