Aireportuko historiako hegaldi-kopururik handienetakoa izango da egunotan

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 21a, 13:16

Tottenhameko eta Manchester Unitedeko zaleak Bilboko kaleak hartzen dabiltza gaur, maiatzak 21, San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finalari begira. Horrek eragin zuzena du Loiuko aireportuan, egun hauetan aireportuko historiako hegaldi-kopururik handienetako bat izango da eta. Horrela, AENAk jakinarazi duen moduan, atzo 195 hegaldi programatuta zeuden, eta gaurko 282 hegaldi daude aurreikusita. Gainera, bihar 276 hegaldi irtengo dira Ingalaterrako zaleak etxera itzuli daitezen. Aireportuan ilara luzeak daude taxia hartzeko, eta Bizbaibusek aireportuko autobus-zerbitzua indartu du.