Irailaren 1etik 5era arte Loiuko Zabaloetxe auzoko haurrek bizikleta astea ospatuko dute. Ekimena 6 eta 12 urte arteko umeei bideratuta dago, hau da, 2013 eta 2019 urteen artean jaio diren haurrei. Udalak jakinarazi duenez, plaza mugatuak dira, hori dela eta izena eman beharko da abuztuaren 1 eta 11ren artean.